Andrés Dancausa | b-venture 2024, urriak 15-16

Andrés Dancausa

The Venture City

Biografía

Genevan esperientzia bizia izan ondoren, Espainian negozio digitaletan hasi nintzen lanean, iAhorro.com atariaren hastapenetan, hiru pertsonek osatutako talde xume batekin. Zenbait hilabeteko lanaren ostean, proiektuak liluratu egin ninduen. Handik urtebetera bazkide eta negozio garapenerako zuzendari bihurtu nintzen, bi urtez.
2012an enpresako CEO izendatu ninduten, eta 10 pertsonako taldea izatetik 120 langile baino gehiago izateko bidea gidatu nuen, Espainian atzerapen finantzarioko egoera batean sekula ikusi ez den banku fusioko prozesuaren bitartez. Gaur egun, Espainiako Fintech konpainia nagusienetako bat da iAhorro; 140 kide baino gehiagoko taldea du eta azken 3 urteetan negozio zifrak %200 hazi dira.

2016ko otsailean nire bigarren erronkari heldu nion hezkuntzaren industrian, mundu digitaleko ekintzaile gisa. Munduan zehar eragin positiboa sorrarazteko grinaz eta irrikaz heldu nion abentura hari. Sofia Square Technologies sortuz nire bi pasioak uztartzeko aukera izan nuen, Internet eta hezkuntza, hain zuzen ere.

2018an TheVentureCityn hasi nintzen. Gure ametsa Iguanacorn deitutakoak munduan zehar aurkitu eta eraikitzen laguntzea da, eta horretan ari gara!!!

Ponencia de Andrés Dancausa

Andrés Dancausa