Jul 30, 2019

AUKERATUTAKO 24 START UPSAK

ELCORREOk «startups»-ak eta ekintzailetza bultzatzeko antolatutako foroa urriaren 29an eta 30ean izango da

Ordua da. B-Venture-ren sarreran gaude, Espainia iparraldeko ekintzailetzari buruzko ekitaldirik handiena.EL CORREOren antolakuntzapean, topaketaren laugarren edizioa baliagarria da negozio berritzaileren bat buruan dutenei kontaktuak eta garapenerako beharrezko ikusgarritasuna errazteko. Hautaketa batzordeak oraintxe jakinarazi ditu aurkeztutako 106 proiektuetatik potentzia eta balio erantsi handieneko 24 firma hautatuak zein izan diren. Hitzordua  urriaren 29an eta 30ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aukeratutako enpresen artean, Bizkaiko hamahiru, Gipuzkoako lau eta Arabako bi daude, baita Galiziatik datozen bi, Errioxako bat, Bartzelonako beste bat eta Madrileko beste bat ere. Kasu honetan, industria eta Interneteko proposamenei buruzkoak dira proiektuak: hamaika industriarekin erlazionatuta daude eta, gainerako hamahiruak Internetarekin.
Aukeratutako bakoitza garapen fase ezberdin batean dago, baina guztiek izugarrizko proposamen berritzaileak aurkeztuko dituzte. Adibidez, proiektu bat dago erabiltzaileak, artistak eta kontzertuen eta festibalen industriako sustatzaileak lotzen dituena. Futbolarien teknikak hobetzen dituen beste proiektu bat ere badago. Beste proiektu batek kirol etekina hobetzeko genetika aztertzen du. Eta beste bat minbiziaren tratamenduak sortutako efektu kaltegarriak gutxitzean zentratzen da. Grafenoari, renting moduan autoak erosteari, maskoten beharrei, konponbide optikoei, zibersegurtasunari, adineko pertsonen estimulazio kognitiboari edo online plataformetan boto segurua emateari buruzkoak ahaztu gabe.

B-Venturen guzti horiek aukera izango dute beraien proiektuak berrogeita hamar ordezkari ingururen aurrean aurkezteko; inantza erakunde, «business angels», inbertitzaile partikular edo azeleratzaileen arduradunak eta talentu berrien bila dabiltzan korporazio handietako ordezkariak izango dira. Horiekin batera enpresa berritzaileen zerbitzuak kontratatu eta beraiekin sinergiak ezarri nahi dituzten enpresa esanguratsuetako ordezkariak ere joango dira.

Jendearentzako ekitaldi irekia denez gero, eta iaz mila pertsona baino gehiago elkartu zituenez, hitzordu hau aukera bikaina da Euskaldunako hall-ean «startup» bakoitzak izango duen estadean balizko bezeroekin kontaktua ezartzeko edota enpresa eta ekintzaileekin akordioak lortzeko. Alderdi hori gehiago indartzeko helburuarekin, B-Venturek parte hartzaileen esku jartzen du «matchmaking» app bat, horrekin iaz 400 bilera baino gehiago adostu ziren.

Baina, finantziazioa lortzeko eta erlazio komertzialak lotzeko aukera izateaz gain, foroak aukera ematen du Deustuko Unibertsitatera eta bere ekintzailetza zentrora joateko hilabeteko doako ikastaro trinko batera, bertan, aurkezpena –edo “pitch”a- prestatzen ikasteaz gain, finantza, lege eta marketin arloko nozioak lortuko dituzte.

Bertaratutako publikoak ez ditu soilik aukeratutako 24 proiektuak ezagutuko; ekitaldiak irauten dituen bi egunetan antolatutako tailerretara eta konferentzietara joan ahalko dira. Dagoeneko baieztatu dago Gerard Olivé-n presentzia, Wallapop, Glovo eta Cornerjob-en sortzailea, eta Itxaso de Palacioren presentzia, Notion Capital-en inbertsio zuzendaria, Londresetik etorriko da Europako ekintzaileen sistema nola funtzionatzen duen azaltzeko.

Topaketa oso finkatuta dago proiektuen kalitateak eta zenbakiek ongi erakusten duen modua eta, hurrengo erakundeen laguntza izango du: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala. Eta hurrengo hauen  kolaborazioa ere izango du: Sabadell Bankuaren BStartupa, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBK, Telefónica, Elkargi eta Deustuko Unibertsitatea.

AUKERATUTAKO 24 «START UPS»AK

Aotech
1. Aotech
Industria prozesuetan aplikatutako konponbide fotonikoen garapena.
aplanet
2. Aplanet
Erakundeen gizarte eta ingurune talka kudeatzen, neurtzen eta bultzatzen laguntzeko produktuak.
appsamblea
3. Appsamblea
Parte-hartzeko eta bozketa segurua eta gardena egin ahal izateko online plataforma bat..
Baigene
4. Baigene
Kirola praktikatzeko egokitasun genetikoa analizatzen du eta nutrizio planak eta entrenamenduak pertsonalizatzen ditu.
BotsLovers
5. BostLovers
Laguntzaile birtualak (Voicebots eta Chatbots) adimen artifizialarekin.
drone-by-drone
6. Drone by drone
Aireko Segurtasunerako Estatuko Agentziak baimendutako droneak erabiltzen dituen enpresa.
futboltek
7. Futboltek
Futbolariaren teknifikazioa eta jarduera hobetzeko konponbideak. Data anlycs-ekin neurtzen dute.
Genetracer
8. Genetracer
Onkologia arloko zehaztasun medikuntza.
Idoneo.com
9. Idoneo.com
Renting-eko autoen erosketarako marketplace-a, %100 online.
Keynetic
10. Keynetic
Zibersegurtasuneko eta erlazionatutako zerbitzuetako produktuak saldu eta garatzeko Startup-a.
Kibus
11. Kibus
Maskotentzat janari osasuntsua automatikoki prestatzen duen etxetresna elektronikoa.
Naru
12. Naru
Onkologiako konplikazioen iragarpenerako adimen artifiziala.
Oroi
13. Oroi
Errealitate birtualeko plataforma, ongizate emozionala sortzera eta adineko pertsonengan kognitiboki estimulatzera bideratua.
Osigris
14. Osigris
Nekazarientzako 3 funtzio dituen doako aplikazioa: izurriteen alerta, klimatologia-informazioa eta zelaiko koaderno digitala.
Recircular
15. Recircular
Ekonomia zirkularra eta ingurumen zerbitzuak.
RKL integral
16. RKL integral
Segurtasun Integraleko Enpresa (Safety&Security), bere merkatu-hobia enpresekin eta erakundeekin eraikia dago
Send2me
17. Send2me
Azken miliako konponbideak garatzen dituen enpresa teknologikoa.
Smowltech
18. Smowltech
Nola ekidin dezakete erakundeek online egiten den iruzurra? Nola egin dezakete erakundeek pertsona egokiari kreditua eta egiaztapena emateko?
Stoor
19. Stoor
Arkitektoek BIM onlinen arkitekturako proiektuak saldu eta erosi ahal izateko Marketplace-a
Teknan
20. Teknan
Grafenoaren erabileran oinarritutako konponbideak eskaintzen ditu.
Testualia
21. Testualia
Test motako azterketa mugagabeak sortzeko softwarea. Guztiak ezberdinak, baina zailtasunean eta edukietan homogeneoak.
Webrain
22. Webrain
Esports-eko jokalariei eta taldeei lagunduko dien tresnak sortzeko in game datu kognitiboak eta fisiologikoak.
Wegow
23. Wegow
Zuzeneko musikaren marketplace soziala, modu berritzailean erabiltzaileak, artistak, sustatzaileak eta markak erlazionatzen dituena.
ZM Algorithmic
24. ZM Algorithmic
Garapenean eta inbertsio sistema kuantitatiboen ezarpenean espezializatutako finantza teknologia.