1.-SARRERA
B-Venture EL CORREO egunkariaren bultzatutako ekimena da. Bere helburua proiektu «berritzaileak» eta «inbertitzeko modukoak» azkartzea da. Horiek heltzen, finantzatzen eta martxan jartzen lagunduko da.
B-Venture-k honako helburu hauek ditu:
- Espainia iparraldeko ekintzailetzako erreferentzia gunea bihurtzea eta talentu ekintzailearen kaptadorea izatea.
- Gure ingurunea ekintzailetzarentzat gune egokia izatea eta bertan gizarte-eragile guztiek izatea lekua.
2.- HELBURUA
Deialdi honen helburua da B-Venture-ren esparruan aurkeztuko diren 25 proiektu hautatzea, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko baitira 2023ko urriaren 17an eta 18an. Proiektuen aukeraketa oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera egingo da, esate baterako, proposamenaren izaera berritzailea, bideragarritasuna, eskalagarritasuna eta inbertitzaile potentzialentzako interesa hartuko dira kontuan.
Zure enpresa erregistratu ahalko duzu 2023ko ekainaren 30a baino lehen HEMEN
3.- PARTE-HARTZAILEAK
Ekimen hau garatzen hasi diren proiektuei (Early Stage) eta garatuagoak dauden proiektuei (Growth) zuzenduta dago, oinarri hauetan ezarritako sailkapen irizpideen arabera.
4.- BALDINTZAK
Jarraian zehazten diren baldintzek zuzenduko dute programa. Parte-hartzaileak fase ezberdinetan aukeratzeko parte-hartze eta aukeraketa irizpideak ere badaude bertan. Oinarri hauetan dauden datak gutxi gorabeherakoak eta aldakorrak dira. Behin betiko epeak eta data eus.b-venture.com webgunean argitaratuko dira. B-Venture-n parte hartzeak oinarri hauetako edukia onartzea dakar. Oinarri hauetako puntuetako bat ez onartzeak B-Venture-ratik baztertzea dakar eta proiektua aukeratua edota saritua izango balitz sariaren ukatze automatikoa.
A) Proiektuen kategoriak:
Early Stage:
- Legalki sortutako proiektuak.
- Identifikatutako negozio aukera.
- Jarrera Berritzailea.
- Eskalagarria.
Growth:
- Proiekzio nazionala edo nazioartekoa duen negozioa.
- Balioztutako negozio eredua.
- Merkatu-kuota esanguratsu batekin.
B) Hautagarritasun irizpideak:
Programa irekita egongo da jarrera berritzailea duten ekimen ekintzaileentzat, bai produktuetan/ zerbitzuetan, bai prozesuan edo negozio ereduan.
Sarbide baldintzak hauek dira:
- Taldeko kide guztiek 18 urtetik gora izango dute.
- Parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen hautagaitzak aurkeztu ditzake.
- Aurkezten dituzten ideien autore intelektualak izatea, edota hirugarrenen Jabetza Intelektualaren edota industrialaren baimenak izatea.
- Growth kategorian aurkezten diren proiektuek urteko kontuak aurkeztu behar dituzte eta aurreko urteko negozio zifra 200.000 euro baino handiagoa izan behar du.
- Early Stage kategorian aurkeztuko diren proiektuak Sozietate edo Ondasun-Erkidego gisa osatuta egon beharko dira 2023ko ekainaren 15a baino lehen.
C) Informazioa ezagutaraztea
Parte-hartzaileek onartzen dute, arau orokor gisa, Oinarri hauetan ezarrita dauden ebaluazio prozesuak martxan dauden bitartean, Batzorde Antolatzaileak proiektuaren oinarrizko datuak erabiltzea.
Era berean, Oinarri hauek onartuz gero baimena ematen zaio Batzorde Antolatzaileari logotipoa, proiektuaren izena edota programa martxan dagoenean grabatutako edo garatutako edozein motatako ikus-entzuneko euskarria erabiltzeko, Batzorde Antolatzaileari egokiak iruditzen zaizkion hedapen eta komunikazio ekintzetan, kontuan hartu gabe erabilitako formatua.
D) Komunikazioa
B-Venture programaren garapenari buruzko jakinarazpen guztiak, baita fase guztietan aukeratutako proiektuen erlazioei buruzkoak ere, www.b-venture.com web-orrian argitaratuko dira. Edozein jakinarazpen pertsonal web-orrian izena ematean emandako posta elektronikoaren edo telefono zenbakiaren bidez jakinaraziko da.
E) Datuen Babesa
Ekintza hau ustiatzen duen sozietateak bere egoitza soziala Pintor Losada 7, 48004 Bilbo-n dauka. Jarraian (dokumentu honetan edo BALDINTZETAN) sartzea eta erabilera legeztatzen da, eta orokorrean, Atari honen (hemendik aurrera WEBSITE) eta WEBSITE honen erabiltzaileen arteko erlazioa ere bai, bestelako komunikazioak, baldintzak eta argibide zehatzak salbu.
1.- DATUEN BABESERAKO POLITIKA
Atal honen bidez zehazten da DIARIO EL CORREO, S.A. eta erabiltzaileen (bisitariak eta interesa dutenak) arteko datuen erabilera, dagokien (hemendik aurrera ERABILTZAILEAK) zerbitzuetan.
B-Venture-ko Batzorde Antolatzaileak datu horien tratamendua egingo du aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko eta baloratzeko helburuarekin.
B-Venture-ko Batzorde Antolatzaileak ez ditu bilduko, erabiliko edo jakinaraziko datu pertsonalak aurretik aipatutako helburuetarako ez badira, parte-hartzaileek baimena ematen ez duten bitartean, lege bete-beharragatik.
Legean aurreikusitako sartze, zuzenketa, ezeztatze eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakete erabiltzaileek, bidalketa eta jasotzea bermatzen duten edozein bitartekoren bidez B-Ventureko Batzorde Antolatzeari zuzenduz Pintor Losada 7 kalean, 48004 Bilbo.
F) Erreklamazioak
Oinarri hauek ulertu eta betetzeko, Batzorde Antolatzailea eta B-Venture programako parte hartzaileak lege espainiarren aplikazioaren menpe egongo dira.
Dokumentu honen interpretaziotik edo gauzatzetik sortutako eztabaida guztiak aldeek konponduko dituzte eta horretarako aldeek konpromisoa hartzen dute, fede onarekin, eztabaidak konpontzeko ahalegin osoa egingo dutela, bertan adierazitako asmoa betez; hori dela eta, gehienez ere hamabost (15) laneguneko epea izango dute, aldeetako batek besteari erreklamazioei buruz idatziz abisatutako datatik aurrera, eta erantzun ezak ez du aurretik aipatutako data bertan behera utziko.
Aurreko atalean ezarritakoaren arabera dokumentu honen edo bertatik egindako interpretazioaren ondorioz konpondu ezin izan den edozein auzi, eztabaida edo erreklamazio, baita ez betetzeari, ebazpenari edo baliogabetzeari buruzkoak ere arbitrajearen bidez konponduko dira. Arbitrajea Bilboko hirian izango da. Laudo arbitrala behin betikoa eta apelaezina izango da, bere kontrako edozein baliabideri uko eginez.
G) Jabetza Intelektuala
Lehiatuko diren parte-hartzaile guztiek adierazten dute:
Jabetza industrialaren (markak…) eskubideei buruzko edota proposamenetan txertatutako edukiei buruzko titulu guztiak dituztela.
Jabetza Intelektualaren edota hirugarrenen edozein eskubide betetzen dutela.
Ekitaldiak irauten duen bitartean beste pertsona baten izaera pertsonaleko datuak erabiliz gero, datuen argitaratzeko baimena dutela.
B-Ventureko antolatzaileak aipatutako programak edota edukiak erabiltzearen ondorioz sortutako erantzukizun guztietatik salbuesten dituztela.
5.- PROGRAMA
A) Faseak:
B-Venture Programa 5 fasetan egituratuta dago:
- Izen-ematea (2023ko EKAINAREN 30ra arte)
- Aurretiko aukeraketa
- Hautaketa
- Prestakuntza
- B-Ventureren jardunaldietan proiektuaren aurkezpena finantzazioari eta Networking-ari buruzko erronda batekin.
B) Izen-ematea
Arau orokor modura, B-Venture programaren web-orriaren bidez eman beharko dute izena proiektuek, «Erregistratu eta parte hartu» loturatik, aurretik erabiltzailea identifikatu beharko da.2023ko ekainaren 30a baino lehenago jasotako proiektuak bakarrik onartuko dira.
Proiektuaren ordezkaria web-orrian identifikatu beharko da, hurrengo datuak adieraziz:
- Erabiltzaile izena eta pasahitza
- Proiektuaren identifikatzailea
- Helbide elektroniko bat (etorkizuneko komunikazioentzat erabiliko da)
- Kontakturako telefonoa
- Eskatutako informazioa eus.b-venture.com webgunearen bidez aurkeztu ahalko da
Prozesuari buruzko zalantzak edo erreklamazioak badaude, hautagaiak Batzorde Antolatzailearekin jar daitezke kontaktuan:
Posta elektronikoa:: info@b-venture.com
C) Aurretiko aukeraketa
Hautagaitzaren edukiak hurrengoak izan beharko ditu:
- Proiektua identifikatuko duen izenburua (gehienez 40 karaktere).
- Proiektuaren laburpena (gehienez 140 karaktere)
- Proiektuaren deskribapena (gehienez 700 hitz), bertan hurrengoa agertu beharko da:
- Bezero potentzialak konpondu behar duen arazoa edo bete beharreko premia, eta gaur egunean horretarako dauzkan alternatibak.
- Arazo/behar hori konpontzeko proposamena eta konponbide berriak ekartzen duen berrikuntza, baita bezero potentzialarentzako balore proposamena ere.
- Bezero potentzialaren profila eta merkatu tamainaren kalkulua (unitatetan eta eurotan).
- Lehiakide nagusien profila, proposamenaren aldeko eta kontrako argudioak eta beraien aurrean garatutako sarbide oztopoak.
- Hasiera batean proposatutako negozio eredua proiektuaren monetizazioa egiteko.
- Proiektuaren garapenaren egoera.
- Funtsak erakartzearen helburua eta bildutako funtsen aurreikusitako erabilpena.
- Kudeaketa taldeko kide guztien CVa.
- Growth kategoriako proiektuen azken bi urteetako kontuak. Early Stage kategoriako proiektuek finantza-egoera aurkeztu beharko dute.
Batzorde Antolatzaileak egingo du proiektuen aurretiko aukeraketa.
Antolakuntza Batzordeak Ad-Hoc-eko kideak gehitu ahalko ditu programaren fase bakoitzean.
Fase honetan gehienez ere 40 proiektu hautatuko dira, hauek eskubidea izango dute:
- One to One saioetarako inbertitzaileei aurkeztutako proiektuetan parte hartzeko.
- Inbertitzaileei emango zaien txostenean agertzeko; bertan Proiektuaren Izena Izenburua, Laburpena eta Kontaktua ageri dira.
Batzorde Antolatzaileak aukera izango du aurretik aukeratutako proiektuei aurretiko elkarrizketa bat egiteko, lehen kontaktua izateko eta ezarritako irizpideak betetzen dituztela ebaluatu ahal izateko.
D) Aukeraketa
Proiektuen aukeraketarako aplikatuko diren irizpideak hurrengo alderdiei buruzkoak izango dira:
- Proiektu-negozioaren potentziala
- Merkatu eskuragarriaren tamaina eta hazkundearen proiekzioa.
- Nazioarteratzeko potentziala eta gaitasuna.
- Dagoen eta espero daitekeen konpetentzia, abantaila lehiakorrak eta iraunkortasun graduak denboran.
- Negozio ideiaren monetizazio gaitasuna.
- Proiektuak aurkezten duen berrikuntza:
- Arazoaren identifikazioa eta irismena, eta egungo konponbideen asegabetasun maila.
- Proposatutako konponbidearen berrikuntza gradua.
- Balio proposamenaren kalitatea.
- Proiektua honako lehentasunezko eremuetako batekin lotzea:
- Sektore industrial estrategiko berriak.
- Sektore tradizionalak.
- Proiektua azkar gauzatzea.
- Proiektuaren alderantzikatzeko gaitasuna, hau da, bere balio-proposamena igo eta inbertsioaren behar adinako itzulera eskaintzeko gaitasuna.
- Taldea, esperientzia esanguratsua eta garapenerako konpromisoa eta proposamenaren merkaturatzea.
Fase honetan gehienez ere 20 proiektu aukeratuko dira eta hauek Academyra pasako dira.
E) Academy
Prestakuntza programa ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan izango da, gehienez ere lau (4) astez.
Prestakuntza programa ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan izango da, gehienez ere lau (4) astez.
- Balio proposamena eta negozio eredua.
- Merkaturako orientazioa.
- Proiekzio ekonomiko-finantzarioak.
- Jardueraren sorrera eta hasierari buruzko lege aspektuak.
- Negoziatzea eta negozio ereduaren defentsa («pitch»).
Taldeek fase honetan helburu dute egitea edo errebisatzea:
- Negozio eredua.
- Plan operatiboa.
- Marketin estrategia
- Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren aurretiako analisirako lehen egoera.
- Inbertitzaileentzako proiektuaren aurkezpena («pitch»).
Fase hau arrakastaz amaitzen duten hogei (20) proiektuk eskubidea izango dute:
- One to One saioetarako inbertitzaileei aurkeztutako proiektuen zerrendan parte hartzeko.
- Jardunaldietako finantzaketa errondan proiektua inbertitzaileei aurkezteko.
- Negozio eredua martxan jartzeko babesa izateko 12 hilabetez.
- Proiektuaren txostenaren entregatzeko inbertitzaileei.
F) B-Venture jardunaldietan proiektuaren aurkezpena, finantzaketa eta Networking erronda batekin.
Euskalduna Jauregian urriaren 20ean eta 21ean izango diren jardunaldietan mahai-inguruak egingo dira proiektuak aurkezteko.
Paraleloan hurrengo guneak ere egongo dira:
- Meeting gunea: Biltzarrera joan diren proiektu guztien arteko topaketarako lekua, beraien arteko erlazioa bultzatzeko helburuarekin.
- One to One: Inbertitzaileek aukera izango dute hobeto ezagutu nahi dituzten Startups-ekin bilera pertsonalak izateko.
- • Erakundeen gunea: Ekintzaileekin konprometituta dauden erakunde publikoekin kontaktua izan nahi duten enpresentzako espazioa.