Angelclub.es
Eneko Knörr startupetan inbertitzeko AngelClub.esklubaren sortzailea da, baita Onyze aktibo digitalak zaintzeko zerbitzuarena ere. Ludei (San Francisco, AEB) ere sortu zuen, baita Espainiako bosgarren hosting enpresarik handiena ere, Hostalia, ondoren Telefónicak eskuratutakoa.
Horrez gain, Cabify edo Housers bezalako startupetan ere inbertitu du, eta bere inbertsioak izan dituzten zenbait konpainia erosi egin dituzte gero, tartean Ticketbis, Habitissimo, Petcoach edo Captio. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertako ohorezko irakasle izendatu zuten iaz; AMP ikasketak ere egin zituen IE Business School ikastegian (Madril), eta irakasle elkartua da bertan, blockchainari, kriptotxanponei eta ekintzailetzari lotutako irakasgaietan.
Espainian blockchain arloan eraginik handiena duen pertsonetako bat da Expansión atariaren arabera, eta iazko startupen inbertitzailerik onena El Confidencialen arabera; horrez gain, “2018. urteko Business Angel” aipamena ere jaso zuen, Espainiako Business Angels Elkartearen eskutik (AEBAN).
Mundu osoko biltzarretan aritzen da hizlari gisa, besteak beste, New York Summit (NYC, AEB), 4YFN-Mobile World Congress (Shanghai eta Bartzelona), Bizbarcelona (Bartzelona), Venture Days Barranquilla eta Webcongress Bogotá (Kolonbia), South Summit (Madril eta Mexiko Hiria), European Blockchain Convention (Bartzelona), etab.