Laboral Kutxa
Inma Ramos Ekonomia Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUn; Enpresa Zuzendaritzan Masterra eta Giza Baliabideen Masterra dauka. 2002ko irailetik Laboral Kutxako Gaztenpresa fundazioko zuzendaria da, eta, lehenago, enpresa aholkularia izan zen Bultz-Lan Consulting egitasmoan. Bere ibilbide profesional osoan ardatz gisa hartu ditu ekintzailetza, enpresa kudeaketa, bereziki finantza esparruan, taldeen kudeaketa (batez ere boluntario korporatiboen inguruan) eta aliantzei dagokienez (sektore publiko eta pribatuaren artean eta hirugarren sektorearekin). Gure lanaren premisa beti izan da haien bizitza proiektuan ekintzailetzan hasten diren pertsonei laguntzea, kudeaketa eta finantza kultura gerturatzen saiatuz.