Javier Etxebeste

Javier Etxebeste

Mercurius Early

Biografía

Javier Etxebeste inbertitzaile bat da eta 15 urtetik gorako esperientzia du marketplace deiturikoetan. Mercurius Early Investments funtsaren sortzailea da (sailkatuetan eta marketplace-etan ardazten den Angel Fund bat).

Azken bost urteetan, Javierrek hogei startup baino gehiagotan inbertitu du. Horien artean, honako hauek ditugu: Hopin.to, Colvin, Togetherprice, Yardlink, Geomiq, Kodit, Spotahome, Sharetribe, Cazana, Getagent, Theofficepass, Thehousehop, Badi, Myhometouch, Thefund.vc, Frontier Digital Ventures (2016an burtsaratu zen ASX merkatu-balioan), Urban Data Analytics (Alantrak erosia), Nisgo (itxita)…

Gaur egun, Daybat enpresako zuzendari exekutiboa da. Daybat 2015eko urrian sortu zuen, 2006an fundatutako Nestoria higiezinen bilatzailea saldu eta burtsaratu ondoren. Daybat adimen lehiakorreko enpresa bat da, eta sailkatuen eta marketplace-en negozioak erosten laguntzen die inbertitzaile pribatu handiei, munduko edozein merkatutan. Era berean, aholkulari gisa lan egiten du startup eta big data enpresentzat, baita aktibo kotizatuen analista eta inbertitzaileekin ere.

Ekintzaile gisa animatu aurretik, Javier Bilaketa eta Marketplace-en zuzendari nagusia izan zen Yahoo! Europan; era berean, Yahoo! Espainiako presidentea izan zen. Horrez gain, Javierrek erantzukizun-postuak bete ditu Bain&Co, Pepsico eta Cluster Management Consulting enpresetan. Gainera, MBA bat du Purdue Unibertsitateko Krannert GSM deiturikoan, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. 

Ponencia de Javier Etxebeste

Javier Etxebeste