Biografía
Jordi Altimira General Partner-a da Lánzame Capital-en (Bartzelona), Espainiako lehen Pledge Fund-etako bat; zenbait startup ezagunetan egin ditu inbertsioak, hala nola Buttons, Lingokids, Kantox, NoviCap, Verse, Streamloots, Consentio, Genial.ly, World Mastery eta Nemuru izenekoetan.
Lánzame Capital-ek 35 konpainia partaideturen zorroa kudeatzen du eta urtean 500 startup aztertzen ditu batez beste; horrela, 2 milioi € inbertitzen ditu, gutxi gorabehera, 10 enpresa ingurutan (50 eta 100 k artean, batez beste, seed fasean dauden proiektuetan, baina baita hurrengo fasean ere, 300 k-ko inbertsioarekin).
Era berean, UpBizor aholkularitza-enpresako partner-a da, eta hark 300 enpresari baino gehiagori laguntzen die haien finantza-estrategiaren planteamenduan, hazkundean eta finantzaketa-lerro publikoak nahiz zerga-pizgarriak lortzeko orduan.
2003an, Industria Ingeniaritzan graduatu zen Universitat Politècnica de Catalunya (UPC) unibertsitatean eta École Polytechnique de Paris eskolan. Bertan, analista gisa garatu zen energia berriztagarrien esparruan, eta Frantziako Icade higiezinen taldearekin lan egin zuen.
2006an bira bat eman zion bere ibilbide profesionalari, eta finantzen munduan sartu zen; Finantza Aktiboak Kudeatzeko Masterra egin zuen École Spéciale des Travaux Publics eskolan. Urte horretan bertan, Londresera joan zen, eta han bost urtez lan egin zuen paper-zorroen dibertsifikazioan, Credit Suisse Inbertsio Bankuan. 2010ean, Londresko CASS Business School eskolaren Master in Investment masterrean graduatu zen. CFA Institute erakundearen I. maila ere badu, mundu osoan ezaguna den finantza-akreditazioa. 2011n, Altirnergy Consultants enpresa sortu zuen, gero GB taldeak bereganatu zuena. Bere prestakuntza osatzeko, 2014an Executive MBA egin zuen IESE Business School-en.
Finantzen, ekintzailetzaren eta venture capital deiturikoaren zale amorratua izanik, enpresentzako finantzaketa-estrategian da aditua, eta Espainiako inbertitzaile aktiboenetako bat izan zen 2019an.
Bere beste zaletasun handienetako bat irakaskuntza da; 20 urtetik gorako esperientzia du eta 2.500 ikasle inguru igaro dira bere ikasgeletatik. UPCn eman ditu eskolak eta, gaur egun, prestatzaile gisa lan egiten du BMF Business School-en.
Ponencia de JORDI ALTIMIRA
JORDI ALTIMIRA
Jordi Altimira General Partner-a da Lánzame Capital-en (Bartzelona), Espainiako lehen Pledge Fund-etako bat; zenbait startup ezagunetan egin ditu inbertsioak, hala nola Buttons, Lingokids, Kantox, NoviCap, Verse, Streamloots, Consentio, Genial.ly, World Mastery eta Nemuru izenekoetan. Lánzame Capital-ek 35 konpainia partaideturen zorroa kudeatzen du eta urtean 500 startup aztertzen ditu batez beste; horrela, 2 milioi € inbertitzen