Joseba Sagastigordia

Joseba Sagastigordia

Corporación Mondragon

Biografía

Joseba Sagastigordiak oinarri sendoa du korporazio negozioetan; enpresa bat osatzen duten atalen ikuspegi osoa du eta nazioarteko MBA ikasketekin eta atzerriko merkataritza eta marketin arloetako prestakuntza zehatzarekin indartzen du.

Une honetan MONDRAGON KORPORAZIOAREN NEGOZIO GARAPENERAKO ZENTROA koordinatzen du, eta bertan existitzen diren standup eta startup proiektuak kudeatzearekin batera proiektu berriak ere sustatzen ditu, korporazioaren ikuspegi globalarekin. Mondragon Unibertsitatearen jakintza, 15 zentro teknologikoetatik jasotako berrikuntza teknologikoa eta industria sailen esperientzia biltzen ditu negozio aukera berriak sustatu eta bizkortzeko.

Lurralde mailako negozio garapenerako ekosistema bultzatu du, BIC GIPUZKOA ARRASATE (BIC) Arrasateko Negozio eta Berrikuntza Zentroa, SAIOLAN, SA, koordinatuz, lurralde mailako negozioak garatzeko zentroa; azkenik, ARRASATEKO GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOAZ arduratu da, oinarri teknologikoa daukaten enpresen kokapen eta hedapena bultzatuz horretarako sortutako ekosisteman. Ibilbide luze horrek esperientzia nabarmena eman dio ekintzailetzaren faseetan.

Lehenago PROIEK konpainiako koordinatzaile global gisa aritu zen lanean; MONDRAGON TALDEKO inguru kolaboratzailearen barruan sortutako eraikuntza sektoreko enpresa da PROIEK, eta, lan horri esker, eskari handiko negozioa jaiotzen eta finkatzen ikusi du, balio erantsi handiko proiektu erabilgarrien ingeniaritzan eta banaketan oinarritutakoa, sektoreko erreferentziazko konpainia modura kokatuz.

Joseba Sagastigordiaren oinarria eta ibilbide luzea negozioen garapen eta banaketa unitateen arduradunen esparruan garatu da, produktu industrialei lotuta, batez ere nazioarteko merkatuen garapenari erreparatuz.

Ponencia de Joseba Sagastigordia

Joseba Sagastigordia