Telmo Pérez | b-venture 2023

Telmo Pérez

Acciona

Biografía

Telmo Pérez Luacesek ibilbide luzea egin du Internet eta telekomunikazioen arloan 1999tik (Netjuice Networks 1999an), bereziki Orange -France Telecom- konpainian (2000-2015); Wanadoo Espainiako Presidentzia Kabinete eta Estrategia zuzendaria izan da, eta Atari eta Online zuzendaria Orange Espainian; ondoren, Orange taldera iritsi zen VP Strategy Home & Convergence postuan. Taldean egin zuen azken etapa horretan taldearen online estrategia bideratu zuen, eta berrikuntza irekiko ekimen nagusiak abiarazi zituen, esaterako VP Digital Corporate Development; bertan Orange Fab bizkortze programa diseinatu eta maila globalean ezarri zuen, baita arrisku kapital korporatiboko jarduerak ere (Orange Digital Ventures). Internet eta telekomunikazioen zenbait enpresa eskuratzen hartu du parte, eta, berriki, Data eta IoT (Smart home, connected car, etab.) arloetako startupetan inbertsioak egin ditu. Halaber, Orange Digital Services eta Cityvox filialen administrazio batzordeko kidea izan da.
2016ko irailetik Acciona taldeko Chief Innovation Officer postua du, eta bertan konpainiaren negozioen garapen berritzaileaz arduratzen da, baita estrategia teknologiko eta digitalaz ere.

Horrekin batera, Encomenda Capital Riesgo (VC seed fasean) konpainiako administrazio kontseiluko kidea da, eta berrikuntza eta teknologiari buruzko nazioarteko hainbat forotan hizlari gisa aritu da:
– Connections Europe -Amsterdam- (2011 & 2012)
– Digital Home World Forum -Londres- (2012 & 2015)
– Mobile World Congress – ‘4 Years From Now’ -Bartzelona- (2014)
– Startup Europe Partnership (Europako Batzordea) -Paris, Londres, Erroma, Budapest- (2014-2015)

Ponencia de Telmo Pérez