UNAI EXTREMO | b-venture 2023

UNAI EXTREMO

Virtualware

Biografía

Unai Extremo 20 urtetik gorako esperientzia duen enpresaburua da.
Oinarri teknologikoko ondasun, zerbitzu eta negozio-ereduen garapena du
espezializazio-arloa, eta asmamen handia eta negozioetarako orientazioa
ardatzak. Teknologiarekiko maitasunak inspiratuta eta berezko
trebetasunak baliatuta, Virtualware enpresa sortzea erabaki zuen
Extremok.

Virtualwareren sortzaile eta zuzendari nagusi gisa, arrakastaz bultzatu ditu
enpresaren mundu mailako hedapena eta posizionamendua. Bere lidergo-
trebetasunekin eta teknologia eta merkatu globalari buruzko ezagutza
handiarekin, etorkizuneko norabidea aurreikustea ere lortzen du. Bere
pasioari jarraituz, Hermeneus World elikagaien teknologiako enpresa sortu
zuen. Horretaz gain, Evolv Rehabilitation Technologies osasun-
teknologiako enpresa nabarmenaren sortzaile eta zuzendari nagusia ere
bada.

Negozio-eredu automatizatu berri eta berritzaileen garapenaren gidari izan
da, mundu osoko merkatu berrietarako sarbidea duten eskarmentu eta
eskala handiko taldeen laguntzarekin. Bere ibilbidean zehar, Europara,
Latinoamerikara eta Ipar Amerikara eraman ditu bere negozioak.

Unai Informatika Ingeniaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.
2001ean ohorezko diploma ere lortu zuen. 2002an Errealitate Birtualeko
Masterra amaitu zuen Deustuko Unibertsitateko ESIDE sailean, teknologia
hori ardatz duen Europako lehen masterretako bat.

Teknologiaren hazkundearekin eta haren gizarte-efektuarekin
konprometitutako profesionala da. Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta
Informazioaren Industrien Elkarteko (GAIA) zuzendaritza-batzordeko kide
izan zen 2010etik 2018ra, eta 2021ean itzuli zen bertara. Halaber, gaur
egun GAIAren zati den Euskadiko Bideojokoaren Sektoreko Enpresen
Elkarteko (Basquegame) presidentea da.

Gainera, Innobasque berrikuntzaren euskal agentziaren zuzendaritza-
batzordeko kide izan da. Agentzia hori Zientzia, Teknologia eta
Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile bakarra da, eta 2007an sortu zen
Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, berrikuntza-politikak diseinatzen, ezartzen
eta sustatzen laguntzeko.

Ponencia de UNAI EXTREMO