b-venture Espainia iparraldeko ekintzailetza arloko ekitaldirik handiena da. Aurreko bi edizioetan 300 startup baino gehiagok hartu dute parte, eta 72 aukeratu dira lehiaketarako.
Ezinbesteko hitzordua
b-venture aurrez aurreko ekitaldia da, eta bertan izango ditugu herrialdeko korporazio, inbestitzaile eta arrisku-kapitaleko enpresa garrantzitsuenetako batzuk. Honako hauek parte hartu dute, besteak beste: Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup de Banco Sabadell, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera eta Adara Ventures.
Edizio honetan 25 startup aukeratu dira berriz ere, eta horiek kongresuan aurkeztuko dira, urrian.
Zer aurkituko duzu?
Bilboko Euskalduna Jauregiak berrikuntza, ekintzailetza, finantzaketa eta ideiak arnastuko ditu 2 egunez.
Bi jardunaldi horietan, hainbat eremutan banatutako ekosistema bat izango dugu, oso ikuspegi praktikoa izango dutenak.
Zer lortzen du hautatutako startupak?
1
Trebakuntza-programa osoa 4 astez: pitchinga, legezko alderdiak, finantzak, metrikak eta analitikak…
2
Enpresaren erreportajea El Correon eta B-Venturen. Startuparen standa erakusketako gunean.
3
Enpresen eta ekintzaileen aurretan pitching egiteko sarbidea, hitzaldi-programa bat, tailerrak, networkinga eta B2B.
Finantzaketa-txandak.
Ezinbesteko hitzordua
b-venture ekitaldi presentziala da eta herrialdeko enpresarik, inbertsorerik eta arrisku-kapitaleko enpresarik handienetako batzuk gurekin izango dira. Aurreko bi edizioetan Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures enpresek hartu dute parte, besteak beste.
Nola joan gaitezke kongresura?
Eraldaketa digitalaren aro berriarekin lotutako profesionalen topagunea.
Bertan, b-venture programan parte hartzeko aukeratu diren 25 proiektuak ezagutu ahal izango dira.
Baina, horrez gain, startupak, software enpresak, marketin digitala, crowfunding, proiektu-azeleragailuak eta abar ezagutzeko leku ireki bat izango da.
Bilerak egiteko eta networkinga sortzeko gaituta dagoen eremua. Hitzorduen eta guneen erreserba B-Ventureren matchmaking aplikazioaren bidez egingo da, eta, bertan, profil bat sortu, beharrak eta eskaintzak zehaztu, eta bilerak kudeatu ahal izango dira parte-hartzaileekin, inbestitzaileekin eta arrisku-kapitaleko funtsekin.
Gainera, tailer praktikoak egingo dira, besteak beste, honako gai hauek jorratzeko: bazkideen itun bat nola sortu, inbestitzaileen aurrean jarduteko pitch bat nola prestatu edo crowfunding-kanpaina bat nola egin.
Inbestitzaileek eta ekintzaileek kasu arrakastatsuez hitz egingo digute, ekosistema ekintzailearen errealitateaz, benetako finantzaketa-aukerez, nazioartekotzeaz, ekintzailetza-formulez, laguntzez…
Business angels, arrisku-kapitala, banka tradizionala, crowdfunding, finantzaketa publikoa edo enpresa handien inbertsioa. Profesionalek beren ikuspegia helaraziko digute hitzaldi eta mahai-inguruen bidez.
b-venture ekitaldira enpresa gisa joan eta zure erakusketa-eremua izan dezakezu. Zure proiektua ezagutzera emateko modurik onena, Espainiaren iparraldeko inbertsio-gunerik onenean.
Baina zure sarrera erosi eta hitzaldietara ere joan zaitezke, edo tailerretan parte hartzera eta kontaktuak egitera. b-venture ekitaldi dinamiko bat da, eta harreman profesionalak sortzea du helburu.